Gobierno Vasco
2018-ko uztailak 20, ostirala
Hemen zaude » Albisteak

Albisteak

“AZEB metodologiaren” oinarrizko zutabeak zehaztu dira Europan ia nulua den energia kontsumoko (nZEB) eraikinak modu eskuragarrian eraikitzeko.

26/6/2018   


Foto 2010. urtetik aurrera, Europar Batasun osoko erronka eraginkortasun energetikoko estandar altuetan eraikitzea da, modu eskuragarrian, gainera. Ikuspegi horrekin, AZEB (Affordable Zero Energy Buildings) proiektu europarra 2017an metodologia integratu bat garatzen hasi zen ia nulua den energia kontsumoko (nZEB) eraikinak diseinatu, eraiki eta erabiltzeko kostuak murrizte aldera. Aldi berean, beste erronka bat sortu da: metodologia hori interesdun guztiek prozesuko fase guztietan erraz beregana dezatela.
Proiektuak lortutako emaitzen artean, doan deskarga daiteke jadanik kostu sortzaileen lehen ikuspegi orokor bat, eta baita izan daitezkeen zenbait irtenbide ere. Espainian, OHL-k, Tecnaliak eta VISESAk Europako beste bazkide batzuekin batera elkarlanean ari dira metodologia hori denak batera garatzeko.
“Set of Solutions for Affordable Zero Energy Buildings” (ENG) izeneko txostenean, Europan dagoen ezagutzaren oinarrizko zatiak dokumentu bakar batean laburbilduta batzen saiatu da. Txostenean, alde batetik, etorkizuneko “AZEB metodologia” eraikitzeko lehen blokeak jasotzen dira, eta bestetik, kostu sortzaile nagusiak identifikatzen ditu ia nulua den energia kontsumoko (nZEB) eraikinetarako eraikin tradizionalekin alderatuta.
“AZEB metodologiaren” asmoa eraikuntza-industrian interesa duten alde guztiek modu errazean erabili eta ezarri ahal izatea da, xede honekin: erabakiak hartzeko, aholkularitza emateko edota irtenbideak “kostu -egokian” emateko. Irtenbide horiek, halaber, erabakiak hartzeko gida batean integratuko dira pausoz pauso xehatuta. Gainera, informazio fitxak sortuko dira irtenbideak zehaztasun handiagoarekin azaltzeko eta irakurlea alderdi horietarako prestakuntza-material garrantzitsu batera berriz bideratzeko.
Proiektu honek 30 hilabete iraungo du, eta Italia, Holanda, Bulgaria, Alemania, Frantzia eta Espainiako 8 bazkide elkarlanean ariko dira 2019ko amaiera arte. Testuingurua, aurrekariak eta eskumenak askotarikoak direla kontuan hartuta, lankidetza honek emaitza bikaina eman dezala espero da. Sar zaitez www.azeb.eu webgunean anbizio handiko proiektu honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko.
Horizonte 2020 Programa
AZEBek Europar Batasuneko Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren finantzaketa jaso du diru-laguntzei buruz hartutako erabakiaren arabera (754174 zenbakia).Prentsa-ohar honek egilearen ikuspuntua baino ez du erakusten. Europako Agentzia eta Batzordea jasotzen duen informazioari eman ahal zaion erabileraren erantzule ez dira.


BikainQ calidadCreativity and Innovation
© Visesa, vivienda y suelo de Euskadi, S.A. Todos los derechos reservados | Lege informazioa | Cookie Politika | Taw AA | RSS RSS

Esta página utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
Si continúas navegando, sin modificar la configuración, consideramos que aceptas su uso. Puedes modificar la configuración en cualquier momento.

Aceptar Más info