Gobierno Vasco
2018-ko irailak 20, osteguna
Hemen zaude » Albisteak

Albisteak

Eusko Jaurlaritzak beraien kontratuetan "erosketa ekologikoa" klausulak sartzen dituzten erakunde publikoak aintzatetsi ditu

15/2/2018   


Foto Visesak Euskal Autonomia Erkidegoko Erosketa eta Kontratazio Publikoko Programari atxikita dagoen erakundeari dagokion diploma jaso du


Euskal Administrazio Publikoak erosketa eta kontratazio publiko berdearen bidean lortutako aurrerapenak eta arrakastazko kasuen aurkezpenak izan dira gaur Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta Ihobe sozietate publikoak Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren egoitzan antolatutako jardunaldi teknikoaren ardatzak. Bertan, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programari atxikitako erakundeak publikoki aintzatetsi ditu Jaurlaritzak.



Eusko Jaurlaritzak erosketa publiko berdea sail guztietara hedatzeko duen konpromisoa nabaria da eta horregatik parte hartu dute jardunaldiaren irekieran esku hartzen duten sailburuordetza nagusiek, zehazki, Elena Moreno Zaldibar Ingurumeneko sailburuordeak, Itziar Agirre Berriotxoa Ogasunekoak eta Nerea Karmele López-Uribarri Goicolea Administrazio eta Zerbitzu Orokorretakoak.



Jardunaldian Farid Yaker izan da gonbidatu berezia, Nazio Batuetako Ingurumen Programaren Erosketa Publiko Iraunkorrerako Programaren arduraduna. Erosketa publiko berdearen egungo egoeraz eta sektorean etorkizunerako aukerez mintzatu da.



Jardunaldian zehar mahai-inguru bat antolatu da erosketa eta kontratazio-prozesuetan ingurumen-irizpideak kontuan hartu ohi dituzten erakunde publikoekin. Eusko Jaurlaritzako ordezkariez gain, mahai-inguruan parte hartu dute Bilboko Udalak, Donostiako Udalak, Gasteizko Udalak, EITBk eta Mutualiak.



Jardunaldiarekin batera, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programara atxiki diren erakundeei diploma bat eman zaie, hartutako konpromisoarengatik. Orain arte atxiki diren erakundeak honako hauek dira:



Jasangarritasunerako udalerrien euskal sarea, Udalsarea 21
Euskal Irrati Telebista Publikoa, EiTB
Legazpiko Udala
Guardia-Arabako Errioxako kuadrilla
EVE- Energiaren Euskal Erakundea
Udaltalde 21-Nerbioi Ibaizabal
Mutualia
Beterri-kostako Industrialdea
Sprilur
Deba Bailarako Industrialdea
Donostiako Udala
Abanto Zierbenako Industrialdea
Goierri Urola-Garaiko ESI
Urolako Industrialdea S.A
Goierri Beheko Industrialdea
Bilboko Udala
Ihobe Ingurumen Kudeaketarako Erakunde Publikoa
Arratiako Industrialdea
Bizkaia Sortaldeko Industrialdea
Gasteizko Udala
URA, Uraren Euskal Agentzia
VISESA
Itelazpi
Arabako Industrialdea



Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020rako Programak ezartzen du Euskadiko Administrazioa bere osotasunean mugiarazteko eta ingurumen-irizpideak erosketa eta kontratazioan barne hartzea lortzeko beharrezko jarduteko esparrua.


BikainQ calidadCreativity and Innovation
© Visesa, vivienda y suelo de Euskadi, S.A. Todos los derechos reservados | Lege informazioa | Cookie Politika | Taw AA | RSS RSS

Esta página utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
Si continúas navegando, sin modificar la configuración, consideramos que aceptas su uso. Puedes modificar la configuración en cualquier momento.

Aceptar Más info