Gobierno Vasco
2018-ko ekainak 22, ostirala
Hemen zaude » Albisteak

Albisteak

BOLUETA 108 BOE VISESA

5/2/2018   


Foto
Urtarrilaren 15ean Visesa Bilboko Boluetan sustatzen ari den babes ofizialeko 108 etxebizitzaren promozioari lotutako berri bat argitaratu zen prentsan.

Artikuluak dioenez, Bacunayagua enpresak auzi bat abian du VISESA eta beste batzuekin, 6.425 metro karratuko Boluetako lurzati bat erreklamatu baitu. Hain zuzen ere, aipatutako erreklamazioa Auzitegi Gorenak onartzeke dago. Izan ere, Bilboko lehen auzialdiko epaitegiak eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bete betean uko egin diote interesdunaren eskaerari. Epaietan adierazi den bezala, enpresak ez du erreklamatutako lurzatia identifikatu, eta ez du egiaztatu horren titularra denik, eta horregatik ezetsi da eskaera.

Nolanahi ere, inguruabar horrek ez lioke VISESAri eragingo. Izan ere, Erregistroko Fede Publikoak eta Hipoteka Erregelamenduak babesten dute enpresa hori, legean finken jabetzat hartutako pertsonei erosi baitzien hizpide dugun jabetza.


Hortaz, adierazi nahi dugu jardun judizialetan erabateko konfiantza dugula, eta berriro diogu ez dela eragozpenik izango etxebizitzaren eskriturak egiteko 2018ko irailetik aurrera.



San Bizente kalea, 8-behea (sarrera Uribitartetik)
Tel.: 94 661 26 20
mail: bilbao@visesa.eus


BikainQ calidadCreativity and Innovation
© Visesa, vivienda y suelo de Euskadi, S.A. Todos los derechos reservados | Lege informazioa | Cookie Politika | Taw AA | RSS RSS

Esta página utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
Si continúas navegando, sin modificar la configuración, consideramos que aceptas su uso. Puedes modificar la configuración en cualquier momento.

Aceptar Más info